info@ekoliderrak.net
Pº Oriamendi 170 - 20009
Donostia - San Sebastián
T. 616 070 531
ekoliderrak.net Gizarte KUTXA ekoliderrak
Eusk. | Cast. | Eng.
   
Memoria 2010
 
Zergatik gazte ekoliderrak?

Planetak urtero sortzen dituen baliabide natural eta zerbitzu ekologikoak baino %30 gehiago ari gara erabiltzen mundu-mailan. Planetaren baliabide naturalak gizakion “kapitala” badira, horien “interes”-ez bizi beharrean, kapitala bera ari gara gastatzen.

Hau da, geroz eta pobreagoak gara: 1970 urtetik kapital natural guzti horretaz %70a gelditzen zaigu soilik, eta urtero %1 inguru gastatzen jarraitzen dugu.

Horregatik garapen jasangarriak erronka handia suposatzen du gure sistema ekonomiko, politiko eta kulturalarentzat. Erronka hauei aurre egiteko lidergo berri bat behar da , maila guztietan:enpresa munduan, administrazioan, kulturan, eta baita gizarte zibilean ere.

Naturak ez du berezko ahotsik, horregatik bere babesa eta jasangarritasuna gizartean ditugun baloreen menpe dago.

Gaur egungo gizartea ingurumenaren babesean modu aktibo batean inplikatzen bada, etorkizunerako berme inportantea izan daiteke. Auzoetatik hasita, herri mailatik pasatuz, herrialde, nazio eta esparru global batera arte, eremua zabala da jasangarritasunaren alde egiteko.

Gipuzkoa mailan lidergo gazte berri bat sortzea izango da egitasmo honen helburu nagusia.

     
Laguntzaileak Eusko Ikaskuntza Cristinaenea
 
Home | ©2012 Gazte Ekoliderrak
Facebook Flickr YouTube