info@ekoliderrak.net
Pº Oriamendi 170 - 20009
Donostia - San Sebastián
T. 616 070 531
ekolliderrak.net Gizarte KUTXA ekoliderrak
Eusk. | Cast. | Eng.
   
Memoria 2010
 
Zer da gazte ekoliderrak?

GAZTE EKOLIDERRAK proiektuaren helburu nagusia Gipuzkoan jasangarritasunaren alde gogoz arituko den gazte sare formatu eta aktiboa sortzea da.

Proiektu hau Kutxak garapen jasangarriaren alde eta gazte lidergoaren alde egiten duen apustuaren ondorioetako bat da. Horrez gain, Eusko Ikaskuntza eta Cristina Enea Fundazioaren laguntza ere badu proiektuak. Trebakuntza eskaintzan esparru anitzetako unibertsitateko irakasleak, erakundeetako ordezkariak, profesionalak, elkarteak, adituak, aktibistak, mendizaleak eta bestelakoek parte hartzen dute, garapen jasangarria eta lidergoa ikuspuntu ezberdinetatik landu ahal izateko.

Gazte Ekoliderrak proiektua hiru hitzetan labur daiteke, Trebatu-Ekin-Izan eta hitz bakoitzaren baitan fase bat dago:

  1. Trebatu: Lehenengo fasea trebakuntza aldia da. Aukeratutako gazteak garapen jasangarri eta lidergo trebakuntzari ekingo diote.
  2. Ekin: Bigarren fasea ekintza aldia izango da, hau da, trebakuntzan zehar ikasitakoa praktikara eramateko garaia. Horretarako, besteak beste, partaideek tokiko proiektu bat garatu eta ezagutzera eman beharko dute.
  3. Izan: Bi aldi hauen ondoren, partaideak Gazte Ekoliderrak sarearen kide aktiboak izatea espero da.

Zergatik gazte ekoliderrak?


Planetak urtero sortzen dituen baliabide natural eta zerbitzu ekologikoak baino %30 gehiago ari gara erabiltzen mundu-mailan. Planetaren baliabide naturalak gizakion “kapitala” badira, horien “interes”-ez bizi beharrean, kapitala bera ari gara gastatzen. Hau da, geroz eta pobreagoak gara: 1970 urtetik kapital natural guzti horretaz %70a gelditzen zaigu soilik, eta urtero %1 inguru gastatzen jarraitzen dugu.

Horregatik garapen jasangarriak erronka handia suposatzen du gure sistema ekonomiko, politiko eta kulturalarentzat. Erronka hauei aurre egiteko lidergo berri bat behar da , maila guztietan:enpresa munduan, administrazioan, kulturan, eta baita gizarte zibilean ere.

Gaur egungo gizartea ingurumenaren babesean modu aktibo batean inplikatzen bada, etorkizunerako berme inportantea izan daiteke. Auzoetatik hasita, herri mailatik pasatuz, herrialde, nazio eta esparru global batera arte, eremua zabala da jasangarritasunaren alde egiteko.

Gipuzkoa mailan lidergo gazte berri bat sortzea izango da egitasmo honen helburu nagusia.

     
Laguntzaileak Eusko Ikaskuntza Cristinaenea
 
Home | ©2012 Gazte Ekoliderrak
Facebook Flickr YouTube