Gazte Ekoliderrak egitasmoak lidergoa hasiera-hasieratik lantzea du helburu. Hori dela eta, trebakuntza egiten duten gazteek erantzukizunak edukiko dituzte trebakuntza gaien aukeraketan, landu beharreko proiektuetan eta egitasmoaren antolaketan, oro har.
Bestalde, ezagutza teorikoak helburu zehatzetara zuzenduak izango dira eta trebakuntza hilabeteetan zehar, proiektu konkretuak landu beharko dituzte beraien herri edo eskualdeetan.
Trebakuntzan zehar landuko diren gaiak bi multzo handitan banatuko dira:
- GARAPEN JASANGARRIA
- LIDERGO GAITASUNAK ESKURATZEA ETA INDARTZEA
Trebakuntzarako erremintak
- Jardunaldi edo eztabaidak
- Bisitak
- Tailerrak
- Aisialdia : Bideoforumak, mendi buelta...
- Proiektuak : Hirunaka edo launaka proiektu ezberdinak gauzatu beharko dira.
- Blog : Blog bat sortuko da trebakuntza eta proiektuen berri emateko.
- Bidaia : Trebakuntza amaieran partaideek erabakitako bidaia egiteko aukera izango dute.
Nori zuzenduta eta parte-hartzeko ezaugarriak:
- - 18-29 urte bitarteko gazteak.
- - Elebidunak. Euskara ulertzea beharrezkoa izango da.
- - Kutxa Ekoguneak proiektu honetako partaideak bekatzen ditu %85a subentzionatuz. Parte hartzaile bakoitzak 450 euro ordaindu beharko ditu (guztira , trebakuntzaren gastuak 3000 eurotakoak direla kalkulatzen da). Kutxan kontu bat irekita izatea beharrezkoa da.
Partaideen aukeraketa:
Aurkezpen/Eskaera betebeharrak:
- · Web orrian azaltzen den izen emate inprimakia bete. Ez da ikasketa maila bat eskatuko.
Aukeraketa Prozesua:
- · Aurkezten diren eta baldintzak betetzen dituzten gazteak elkarrizketatuak izango dira.
- · Elkarrizketatuen artean aukeratuko dira Gazte Ekoliderrak proiektuko parte hartzaileak.
- · Positiboki baloratuko da gazte edo boluntario talde bateko kide izatea edo/eta gizarte mugimenduetan aktibo izatea.
- · Taldea osatzerakoan aintzat hartuko dira, besteak beste: generoa, adina, lurraldetasuna (eskualde desberdinetako partaideak) eta disziplinartekotasuna.
|