Datorren irailaren 30ean eta urriaren 1 eta 2an lehenengo Auzolan topaketak burutuko dira Usurbilen (Gipuzkoa), elkar topatu, ezagutu eta sarean elkarlanean hasi, ekimen autogestionatu eta horizontalak garatzeko, gizarte eraldaketa bat burutzeko bidean.Topaketen logistika kontuak erraztu nahian, topaketetan izen-ematea egin ezazuen eskertuko genizueke, hemen azpian agertzen formularioaren bitartez:
•Izen-emate formularioa (EUSKERA): http://auzolan.info/izen-ematea
Gogoratu baita ere komunikazio bide aktiboak:
Posta elektronikoa: auzolan@riseup.net edo auzolan.info@gmail.com
Sormen ekintzailea, sormena eta berrikuntza erakundeetan
Sormena lan prozesu ezberdinetan txertatzeko tresnak eskainiko dira. Izena emateko epea 31an amaitzen da.
Ikastaro hau elkarte, kolektibo, sail eta erakundeei zuzentzen zaie bereziki, baina baita sormen gaitasuna areagotu nahi duen pertsona orori ere. Irudimena eta berrikuntza elkarte hauen zerbitzura dauden ezinbesteko elementu estrategikoak dira. Horregatik Berdintasun eta Lankidetza Atalak EHUko Udako Ikastaroekin elkarlanean gune hau antolatu du, eta bertan inpaktu handia lortu duten sormen handiko ideia eta ekintzak aurkeztuko dira. Gune dinamiko eta dibertigarria izango da, eta sormena lan prozesu ezberdinetan txertatzeko tresnak eskainiko dira, bai iragarki kanpaina arrakastatsuak lortzeko, bai ekintzen hedapen handiagoa lortu edo inpaktu handia duten ekintzak egin ahal izateko.
YES MENeko Mike Bonanno, GREENPEACE Espainiako Parte-Hartze atalaren zuzendaria den Julian Carranza eta SANTIAGO BARBER kultur ekoizlearen eskutik emango da ikastaroa. Ikastaroa ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean izango da. Izena emateko:www.es.ehu.es/cursosverano Hitzlariak Yes Men Andy Bichlbaum eta Mike Bonanno ekintzaileek osatzen dute. “Nortasun Zuzenketa” deritzena praktikatzen dute. Zaletasun berezi bat dute: korporazio handien bozeramaileak “ordezkatzen” dituzte. Zenbait tresna erabiliz, web gune faltsuak, hitzaldi ofizialetara joateko auto-gonbitak eta abar, multinazional handietako ordezkari gisa aritzen dira, eta horrela munstro transnazional hauen aitorrezinak diren egiak agerian uzten dituzte. Beren iruzurgile ibilbide bikainean, besteak beste, Munduko Merkataritza Erakundea (MME), Dow, McDonalds edota Exxon erakundeetako ordezkari jardun dute. Greenpeace, ingurumenaren aldeko gobernuz kanpoko erakundea. Ibilbide zabala du arrakasta handiko kanpainak egiten, baita inpaktu handia lortu duten irudimen eta sormen handiko ekintzak egiten ere. Santiago Barber. Artearen praktikaren eta haren gurutzaketan politika eta gizarte gaiekin dihardu lanean, betiere oinarri hartuta lengoaia grafiko, soinudun, performatiko edo ikus-entzunezkoaren garapena
17/05/2011
Bioterra
EKAINAK 3, 4 eta 5, FICOBAn Badator Bioterra, udarako festa ekologikoa! Bideo hauetan azaltzen dizugu zer izango den Bioterra 2011.
100 erakusketari
3 pabiloi
Hitzaldiak
Erakusketarien azalpen-hitzaldiak
Zuzeneko sukaldaritza elikagai ekologikoekin
Patata tortila ekologiko erraldoia
Haurrentzako tailerrak eta jolasak
Autoak eraginkortasunez gidatzeko ikastaroak doan
Geobiologia eta Bioeraikuntza erakustaldiak
Terapia alternatiboen erakustaldiak
Azokan erabiltzeko erosketa-txartelen zozketak
…eta gehiago azaltzeko lekurik gabe gelditu garenez, zatoz Bioterrara eta ikus dena zure kabuz!
Jeitsi ezazu hemen bisitarientzako hitzaldi eta jardueren egitarau osoa. Bioterran parte hartzea zure negozioarentzat onuragarri izan ditekela pentsatzen al dezu? Oraindik stand bat hartzeko garaiz zaude. Kontsulta ezazu planoa eta erreserba ezazu zure standa. Kontsulta hemen erakusketarien planoa > Behera-jeitsi hemen parte hartzeko eskaera Facebooken jarraitu gaitzazu! Zozketak antolatzen ditugu maiz. Parte hartu!
9/05/2011
Zaharrak berritu irudimena astinduz. Topagunea
MAIATZAK 11, asteazkena
10:00 etatik aurrera: Donostian San Martin azoka inguruan standak.
19:30tan Okendo kultur etxean ¡VAYA TELA! Antzezlana XUCRUT Teatre-ren eskutik Cristina Enea fundazioaren laguntzarekin.
MAIATZAK 12, osteguna
10:00etatik aurrera: Stand informatiboen jarraipena.
MAIATZAK 13, ostirala
11:30tik aurrera Okendo Kulturetxean:
- Birziklapenari buruzko hitzaldia adituen eta gonbidatutako enpresen eskuz (Sin Desperdicio, Slow Fashion-en Tytti Thusberg, Idurre Ugalde, Dolo Navas,…)
- Soinekoen desfilea gonbidatu ditugun enpresen arropekin.
- ¡Vaya Tela! Emanaldia Xucrut Teatre talde Katalanaren eskutik.
27/04/2011
DATORKIGUNEAN
Eusko Ikaskuntzako Gazteria Departamentuak
Datorkigunea ekimenaren 2011-2012ko deialdia ireki berri du
18-30 urte bitarteko gazteak bilatzen ditugu, anima zaitez!
IZEN EMATE EPEA: MAIATZAREN 15ERA ARTE http://eigazte.eusko-ikaskuntza.org/datorkigunea HELBIDEAN
PROIEKTUAREN HASIERA: 2011KO IRAILA.
4/04/2011
DESIGN konferentziak Mondragon: People driven innovation
17/03/2011
Dokumental interesgarria; Comprar, tirar, comprar
Gaur egungo kontsumo gizatean gauzek duten biziaren inguruko hausnarketa
IPES Elkartearen Giza Eskubide eta Nazioarteko atala
Giza eskubidak eta Planetaren eskubideak
XXI. mendea Eraldatzen ari den mundu baterako proposamenak
Tailerrak, hitzaldiak, zinea eta eztabaidak. 2011eko Martxoaren 22tik 25era. Tokia: Iruñea
Informazio eta izen emateak IPES Elkartean
Tejería 28 bajo 31001. Pamplona.
Telefonoa: 948 225991
ipesnavarra@gmail.com
www.ipesddhh.org. www.ipesnavarra.org
21/02/2011
Ekozinemaldia - Ekologistak martxan
Egitaraua eta informazio gehiago
http://ekozinemaldia.blogspot.com/
21/02/2011
Garapenerako Lankidetzarako Sarrerarako ikastaroa
Mugarik gabeko Ingeniaritzatik antolatutako ikastaroa.
Interesa izanez gero eman izena: