Nori zuzenduta:
Gazte Ekoliderrak 18-29 urte bitarteko gazteentzako ekimena da eta bereziki garapen jasangarriarekin sentsibilizatuta dauden gazteei edota gazte/boluntario taldeetako eta mugimendu sozialetako partaideei zuzenduta dago.
Diruz-lagundutako proiektua:
Ekimen hau KUTXAk finantzatzen du %90ean. Hortaz, trebakuntzaren kostua pertsona bakoitzeko ia 4.000 eurokoa bada ere, parte-hartzaileek 400 euro besterik ez dute ordaindu beharko (
prezio honek material eta egonaldien gastuak barne hartzen ditu).
Edukiak:
Garapen jasangarria eta lidergoa izango dira trebakuntzaren ardatz. Ikus trebakuntza.
Parte-hartzeko baldintzak:
Proiektuaren trebakuntza fasea elebiduna izango da, beraz, ezinbestekoa izango da euskara ulertzea (ez da, ordea, titulurik eskatuko). Ikasketa maila zehatzik ere ez da eskatuko.
Partaidetza modu posibleak:
· Irekia – interesa duen edonor.
· Gazte/boluntario taldeetako eta mugimendu sozialetako kideak.
Partaideen aukeraketa prozesua:
Aurkezten diren gazteak elkarrizketatuak izango dira eta ondoren aukeratuen zerrenda argitaratuko da (gehienez 30 gaztek parte hartu ahalko dute). Partaideak aukeratzeko garaian positiboki baloratuko da gazte edo boluntario talde bateko kide izatea edo/eta gizarte mugimenduetan aktibo izatea. Bestalde, taldea osatzeko orduan aintzat hartuko dira, besteak beste: generoa, adina, lurraldetasuna (eskualde desberdinetako partaideak elkartuz) eta disziplinartekotasuna.
Izen-ematea:
Izen-emateko beharrezkoa izango da inprimakia betetzea. Inprimakia bete.
Epeak:
Izen-emateko epea otsailaren 19an amaituko da. |