Irailaren 23-24ko asteburuan 28 Ekolider elkartu ginen datorren hilabeteetan zehar sareak egin nahi duenaz ausnartu, hitz egin eta erabakiak hartzeko. Batzuek ezin izan ziren etorri, jakin zuekin ere gogoratu ginela!
“Eco-ciudad, ciudad del futuro”, horixe zioen ikusi berri dudan telebista programak eta horixe izan da oraingoan, behin eta berriz hausnarketa berdinera eramaten nauen arrazoia.
Iraultzarik inor gutxik espero duenean, ahalmen transformatzailea inoiz baino gehiago, norbanakoari dagokio. Eraldaketa hau da funtsean Transition egitasmoak bilatzen duena. Gizarte iraultzarik ez, baina, gizarte modernoen egoera aldatzera doa eta horren aurreko jabetze eta ekite ariketa da Transition, trantsizio lasaia, trantsizio errealista, norbanakoa eta ingurua eraldatu nahi dituena, aberastuko dituena, ekonomia apalago eta balidadibe murritzagoekin baldin bada ere.
Ez al zaizue inoiz gertatu supermerkatutik bueltatzerakoan, erosketak ateratzen dituzuenerako plastiko eta paperez betetako poltsa berri bat duzuela birziklatzeko prest?
Ekofeminismoa: Bi mugimendu sozial harremanetan jartzen dituen gorputza
Azken aldian nire buruan bueltaka dabilen hitza da ekofeminismoa. Hainbat artikulu eta elkarrizketa irakurri ditut gaiaren inguruan baina oraindik ez daukat oso garbi zer den eta zerbait idazten hasten naizen bakoitzean utzi egiten dut, erantzunik eman ezin diedan galdera berriak etortzen bait zaizkit burura.
Aitor parkera iritsi bezain laster beste ume guztiak han dagoen txabolatxotik korrika jaitsi dira. Bat izan ezik. Nor da? Zer ari da hor goian? Nola liteke? Asierrek ezin du sinetsi. Mehatxu begirada botaz hurbiltzen zaio, haserre.
“Así termina la Vida y comienza la Supervivencia” (Suwamish tribuko Seattle buruzagia). Film baten grabazioaren aurrean gaude. Izenburua jarri (gazteleraz) eta bertan parte hartuko duten pertsoinaiak aurkitzeari ekingo diogu. Hoietako bat ni neu izango naiz.
Lidergoaren alde zein kontra; gomendatutako artikulu honetan, ekoliderrak proiektuaren izenak aditzera ematen digun bezala, jardunaldi hauetan atal garrantzitsua den lidergoaren inguruan hausnarketa eta iritzi batzuk ematera ausartuko naiz. Hausnarketa hauek osteguneko saioan landuko denarekin osatuko dira eta nolabait eztabaida ireki bat egitea proposatzen dut proiektuko beste kideekin.
Isabela Velazquez hirigintza arkitekto eta GEA21 aholkulari sareko kideak, hitzaldia eskaini zuen otsailak 10ean Cristinaenea fundazioan antolaturik. Hiritarrak hiriko espazio publikoen egituran eskua hartzeko ‘enpoderamendu’ kontzeptuaz hausnarketak egin zituen Velazquezek.
Aurreko saioko hitzaldiaren, Miren Rodriguezen, Greenpeace-Espainiako Zuzendariaren hitzen ostean, nire artikuluaren nondik-norakoa erabaki nuen. Greenpeace-k garatzen dituen komunikazio-kanpainiei buruz hitz egitea gustatuko litzaidake. Izan ere, askok zalantzan jartzen baitute kanpainia hauen eraginkortasuna eta baita GKE honen xedea ere.