info@ekoliderrak.net
Pº Oriamendi 170 - 20009
Donostia - San Sebastián
T. 616 070 531
ekolliderrak.net Gizarte KUTXA ekoliderrak
Eusk. | Cast.| Eng.
   
Memoria 2010
 
Berriak
    27/01/2012

Garabide elkartea _ Lan eskaintza

ZER DA GARABIDE: Kooperazio era berria egiten duen elkartea da Garabide.

Esperientzien elkarbanaketan oinarrituriko lankidetza.

Kooperazioa laguntza asistentziala izan ez dadin herri batek ez du galdetu behar bakarrik zenbat diru daukan emateko, baizik eta beste hau: ze esperientzia daukan herri gabetuekin konpartitzeko. Hortik sortzen da kooperaziorik duinena eta aberatsena.

Ze esperientzia multzo dauka Euskal Herriak elkarbanatzeko? Zalantzarik gabe, bere nortasunaren bizi-ahalegina eta horretarako garabideen esperientzia behintzat hor dauka. Hori herri gabetuekin konpartitzen asmatzea berebiziko ekarpena izan liteke kontinente guztietan garapenerako lankidetzaren arloan.

Bidelagun nahi zaituztegu. Garabide Elkarteak ateak zabaldu nahi dizkizue gutxietsitako hizkuntzaren errekuperaziorako eta zuen herriaren identitateari eusteko hainbeste lan egin duzuen eta egiten ari zareten guztiori, Euskal Herrian eta munduko edozein herritan.

LAN ESKAINTZA: Garabide Elkartea, bi lanpostu betetzeko pertsona bila dabil. Lanpostuetako bat lanaldi osokoa da eta bestea lanaldi erdikoa.

Lanpostuen betekizun eta ezaugarriez informazio gehiago beheko link-etan duzue.

Curriculumak info@garabide.org helbidera bidali (otsailak 3a baino lehen).

Lanaldi erdiko lanpostua
Egun osoko lanpostua

 
 
    30/11/2011

Ekoliderrak sarea handituz doa

Guztira 27 gazte ari dira parte hartzen eta aurreko edizioetan bezala, gaztetasuna, interesa, gogoa, ausardia eta ekiteko gogoa dituzte ezaugarri.

Hirugarren edizioko Ekoliderrak programa dagoeneko abian da eta guztira 27 gazte ari dira parte hartzen. Formazio hau jasoko duten guztiek, eta aurreko edizioetan bezala, gaztetasuna, interesa, gogoa, ausardia eta ekiteko gogoa dituzte ezaugarri. 21 eta 30 urte bitarte dituzte eta Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako 16 udalerritakoak dira. Ikasketei dagokienez, disziplina anitzekoak dira, Ingurumen zientzietan eta Komunikazioan ikasketadunak, esaterako.

Azaroaren 24an izan zuten Ekoliderrek lehenengo trebakuntza eguna eta irekiera Anabel Lazkano Kutxa Ekoguneko gerenteak eman zion. Ondoren, Joxan Auzmendi Legazpiko Ingurugelako kideak hartu zuen hitza eta jasangarritasunaren inguruko hainbat hitzen esanahia argitu zuen "Terminologia glosarioa" izeneko saioan.

Kutxak garapen jasangarriaren alde eta gazte lidergoaren alde egiten duen apustuaren ondorio da Gazte Ekoliderrak programa. Proiektuaren arrakastarako erantzunkizunaren zati handi bat parte hartuko duten ikasleena den arren, gure lana da bide horretan lagundu edo gidatuko dituzten tresnak ematea.

 
 
    21/11/2011

Azaroaren 24ean Ekoliderren 3. edizioko lehen saioa

Azaroaren 24ean, arratsaldeko lauetan Ekoliderrak hirugarren edizioko taldea lehen aldiz elkartuko da!

Trebakuntzari hasiera emateko Anabel Lazcano, Ekoguneko arduraduna egongo da gurekin. Ondoren Sabino Ormazabal eta Amaia Otazok, aurtengo koordinatzaileek, Ekoliderrak Trebatu + Ekin + Izan-en programa azalduko dute.

Trebakuntzako lehen egun honetan hurrengo gaia landuko da: "Terminologia glosarioa", Joxean Auzmendi, Ingurugela Ceidako kidearen eskutik.

Ea zer moduzko giroa sortzen den! eta nolako eztabaidak... gogoz gaude!

 
 
    21/11/2011

Azaroaren 24ean Ekoliderren 3. edizioko lehen saioa

Azaroaren 24ean, arratsaldeko lauetan Ekoliderrak hirugarren edizioko taldea lehen aldiz elkartuko da!

Trebakuntzari hasiera emateko Anabel Lazcano, Ekoguneko arduraduna egongo da gurekin. Ondoren Sabino Ormazabal eta Amaia Otazok, aurtengo koordinatzaileek, Ekoliderrak Trebatu + Ekin + Izan-en programa azalduko dute.

Trebakuntzako lehen egun honetan hurrengo gaia landuko da: "Terminologia glosarioa", Joxean Auzmendi, Ingurugela Ceidako kidearen eskutik.

Ea zer moduzko giroa sortzen den! eta nolako eztabaidak... gogoz gaude!

 
 
    24/08/2011

EMAN IZENA Ekoliderren 3. edizioan EPEA LUZATUA

EMAN IZENA: Gazte Ekoliderrak 3. edizioko partaide izan nahi al duzu? Eta oraindik ez duzu egin? Lasai izen emate epea oraindik irekia baitago.

Zure inguruak arduratzen bazaitu eta garapen jasangarriaren alde egin nahi baduzu, Ekolider Sarean duzu ekintzarako gune aproposena.

Webgune honetan aurkituko dituzu proiektuaren nondik norakoak; zein gai jorratuko diren, egutegia, aurreko urteetako esperientzien memoria etab.

Ezagutu ezazu proiektua eta izena-eman ezazu webgune honetan bertan! Epea oraindik irekita dago! Ibili bizkor!


 
 
    16/08/2011

HITZETATIK EKINTZETARA

Kaixo lagun,
Ekoliderron “HITZETATIK EKINTZETARA: JARDUNBIDE JASANGARRIEN GIDA” eskuartean dugu dagoeneko!
Lan eta denbora asko inbertitu ditugu azken hilabeteotan eta lortutako emaitzaz harro egon gaitezkeela uste dugu!
Gidaren edukia ikusteko sartu blogean eta bertan PDF formatuan irakur dezakezu edo bestela www.ekogunea.net -en jaits dezakezu. Kontuan izan gida hau "Creative commons" lizentziarekin argitaratu dela.
Ekoliderrak Sarea

 
 
    9/06/2011

Oihana Agirreri elkarrizketa GOIENA egunkarian

Elkarrizteka osoa irakurtzeko klikatu argazkian.

" Naturak ematen diguna finitua da eta horren aurrean zer edo zer egin behar dugu"

 
 
    8/06/2011

DIPLOMA BANAKETA ETA EKITALDIA! HASIERA BESTERIK EZ

EKOLIDERRAK: PAUSO TXIKIZ, ERRONKA HANDIAK.
Ekainaren 5ean Mundu mailako Ingurugiroaren aldeko eguna dela baliatuz, GAZTE EKOLIDERRAK proiektuaren bigarren edizioan parte-hartu duten 32 gazteek, diploma jaso dute Mikel Insausti, Kutxa Fundazioko Jasangarritasun Zuzendariaren eskutik. Urtarrilean hasi eta 6 hilabeteko iraupena izan duen bigarren edizio honetan, Bioaniztasuna, Komunikazioa, Jasangarritasunaren kudeaketa, Ekofeminismoa, Kontsumoa eta Mugikortasuna bezalako gaiak jorratu dira. Hizlarien artean, Fernando Martinez Salcedo, Joxerra Gartzia, Iñaki Marko, Florent Marcellesi, Miren Gutiérrez, Iñaki Antigüedad eta Arantza Tapia, aurki ditzakegu.

 Bestalde, Formazio teoriko-praktiko honi amaiera emateko, 32 gazteak Ingurugiroari goratzarre egin nahi izan diote, Kontxako badiako uretan mezu argi batekin murgilduz: “PAUSO TXIKIZ, ERRONKA HANDIAK”. Jasangarritasunarekiko sentsibilizazio handiko gazte talde aktiboa da eta etorkizunean honen inguruan gogoz ekiten jarraituko dute.

 
 
    1/06/2011

Eko-Udalekuak (2011ko Ekoliderren lehen proiektua abian)

Eko-Udalekuak

2011ko Ekoliderren lehen proiektua abian da iada: Eko-udalekuak.

7 pertsonaz osatutako talde honek udaleku ezberdin batzuk antolatzea zuten helburu eta egindako lanaren fruituak jasotzeko ordua iritsi zaie.

Helburua: Udalekuetan ondo pasatu eta kontsumo jasangarria eta naturarekiko errespetua sustatzea dute.

Gazte euskaldunen burmuinak piztu nahi ditu Zestoako Eko-udalekuak. Egonaldi honek gazteen autonomia, sormena eta kritika-ahalmena sustatuko ditu: Jolasa, gozamena eta jasangarritasuna izango ditu oinarri; eta elikadura, naturarekiko harremana, ezagutza pertsonala, kontsumoa eta ekintza ludikoak uztartuko ditu. Aldi berean, gazteek pottoka zaldi arrazaren berreskuratze egitasmoan parte hartuko dute.

Informazio gehiagorako, http://www.wix.com/ekoudalekuak/2011

abuztuak 12tik 22ra/ 15-17 urte arteko 40 lagun

 
 
    12/04/2011

HITZETATIK EKINTZETARA

Kaixo lagun,
Ekoliderron “HITZETATIK EKINTZETARA: JARDUNBIDE JASANGARRIEN GIDA” eskuartean dugu dagoeneko!
Lan eta denbora asko inbertitu ditugu azken hilabeteotan eta lortutako emaitzaz harro egon gaitezkeela uste dugu!
Gidaren edukia ikusteko sartu blogean eta bertan PDF formatuan irakur dezakezu edo bestela www.ekogunea.net  -en jaits dezakezu. Kontuan izan gida hau "Creative commons" lizentziarekin argitaratu dela.
Ekoliderrak Sarea

 
 
    28/03/2011

EKOLIDERRAK: IGELDOKO KOSTALDEAREN GARBIKETA ETA PERFORMANCEA

EKOLIDERRAK: IGELDOKO GARBIKETA ETA PERFORMANCEA

Ekoliderrok, martxoaren 26ean elkartu eta Igeldoko hondartza txiki bat garbitu ondoren Donostiako erdigunean herritarren arreta gureganatzeko "hondartzako egun bat" irudikatu genuen! 
Azken urteotan bezala Surfrider Foundation elkarteak, itsas ertzeetako hondakinak murriztearen aldeko Itsas ekimenak ekitaldia antolatu du.

Ekoliderrok ez dugu ekitaldi horretan parte hartzeko aukera galdu nahi izan eta martxoaren 26an, Igeldoko Agiti eta Leska senaiak garbitzeko konpromezua hartu genuen.
Hiru ordutan bakarrik, Gipuzkoa nahiz Bizkaiako 32 gazteren artean 14 metro kubiko zabor jaso genituen.

Arratsaldean, ekintza ahaztu ez zedin "Hondartzako egun bat!" performancea antolatu genuen, musika eta guzti Donostiako Koldo Mitxelena liburutegiko sarrera parean. Helburua jendeari itsasoan dauden hondakin kantitate handien berri eman eta sentsibilizatzea.

Arratsaldeko 6etatik eta ordu betez, zaborrarekin jolasean ibili ginen jendeak arreta eta kuriositatez begiratzen zuen bitartean.

Ziur gaude arratsalde horretan Donostiako zonalde ezagun horretatik igaro ziren guztiek, eta ez ziren gutxi izan, pentsatu zuten lehendabiziko gauza zabor horren tartean egon behar ez izatea izan zela. Hausnarketa hori egitera iritsi baziren seguru aurrerantzean zaborra botatzean, nora botatzen duten kontu handiagoan izango dutela, edo hori espero dugu.

Beraz, nola edo hala, hasieran ezarritako helburua betetzat ematen dugu!
Informazio gehiago blogean.

Eta eskerrik asko gurekin batera parte hartu zenutenoi!

 
 
    9/03/2011

EKOLIDERREN EKINTZA: IGELDOKO HONDARTZEN GARBIKETA (Martxoaren 26ean)

EKOLIDERREN EKINTZA: IGELDOKO HONDARTZEN GARBIKETA

Ekoliderrak sareak hondartza garbiketa antolatu du Igeldon martxoaren 26ean.

Ekintza honek Itsas Ekimenen baitan Surf Rider-ek kosta garbitzeko luzatu duen deialdiari erantzunten dio. Noski zenbat eta gehiago izan, beraz gonbidatuta zaudete lagundu nahi duzuten guztiak.

Helburua gure itsasertzearen egoera ikustea da eta nola ez ondo pasa eta ingurukoak sentsibilizatzea!

Horretarako 10:00tan hasiko da garbiketa eta arratsaldean (16:00ak aldera) performance-a egingo dute Donostiako Boulevardean. Igeldoko hondartzan burutuko da garbiketa (Agiti bidean)
Nora etorri? 10:00etan Igeldoko autobusaren "camping" paradara edo arratsaldean Boulevardera. 

Garbitzeko eskularruak eraman!

Autobusaren ordutegia:
http://www.dbus.es/es/usuarios/lineas-horarios/16-igeldo

Animatu zaitezte! Denok izan gaitezke Ekolider!

 
 
    18/02/2011

Jasangarritasunaren kudeaketa. Aitzaki hutsa ala beharra?

Jasangarritasunaren kudeaketa. Aitzaki hutsa ala beharra?

Gazte Ekoliderrak programaren baitan antolatutako hitzaldi hau interesa duen edonori irekia izango da. Ekoliderrentzat ez beste askorentzat ere oso interesgarria izan baitaiteke.

Hizlaria: Fernando Martínez Salcedo (Espainiako Gobernuan Ingurumen saileko Zuzendari izana, gaur egun Abengoa enpresako Jasangarritasun saileko Zuzendari Nagusia)

Leku eta ordua: Donostiako Udaletxeko pleno aretoan. Otsailaren 24ean 19:00etan

Hitzaldiaren nondik norakoa

Nola kudeatu jasangarritasuna enpresatan? Zeintzuk dira jasangarritasunaren adierazleak? Nola kalkulatzen da, esatera, enpresa bakoitzaren karbono aztarna, nola neurtzen eta kontrolatzen dira bere aktibitateak? Zeintzuk dira efizientzia energetikoaren irizpideak eta burutu beharreko neurketak?
Eta aurreko guztia zertarako? Enpresak merkatu eta gizarte mailako errekonozimendua behar du. Zer egiten duen jakin behar du. Martinez Salcedok enpresek erabiltzen dituzten adierazleak aztertuko ditu, hauek baitira gero inbertsioak egiteko aztertzen diren faktoreak eta inbertsio hauek, aldi berean, gizarteri zerbait emango diotenak.

Interesatuko zaizuelakoan.

 
 
    18/01/2011

2011ko Ekoliderrak lehen aldiz elkartu dira

Orain arte aukeratuen zerrendan izenak ikusi bagenituen orain 2011eko Ekoliderrak aurrez aurre ezagutu dira eta ezagutu ditzakezue. Urtarrilaren 13 bildu da taldea eta hau hasiera besterik ez da.

Lehen saio honetan Mikel Insausti, Kutxa fundazioko jasangarritasunaren zuzendariak eta Itsaso Olaizola, Ekoliderrak proiektuaren antolatzaileak, eman zieten harrera.

"Zer da zuretzat garapen jasangarria?" izan da lehenik erantzun behar izan duten galdera. Eta horretarako Arantza Tapia, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako departamentuaren diputatua eta Iñaki Antiguedad, EHUko katedradunaren hitzak entzutea baina hoberik ez da. Saioan zehar bakoitzak bere iritzia eman zuen aurrez aurre eta bestearen baieztapenei erantzun zieten. Oso saio interesgarria. (Materialak blogean ikus daitezke)

Orain Ekoliderrek dute bere iritzia sortzeko momentua.

 
 
    7/01/2011

Urtarrilaren 13an 2011ko Ekoliderren lehen saioa

Urtarrilaren 13an, arratsaldeko lauetan Ekoliderrak bigarren edizioko taldea lehen aldiz elkartuko da!

Trebakuntzari hasiera emateko Mikel Insausti, Kutxa fundazioko jasangarritasunaren zuzendariak eta Itsaso Olaizola, Ekoliderrak proiektuaren aitzindariak izango dute hitza. Ondoren Sabino Ormazabal eta Amaia Otazok, aurtengo koordinatzaileek, Ekoliderrak Trebatu + Ekin + Izan-en programa azalduko dute.

Trebakuntzako lehen egun honetan hurrengo gaia landuko da: "Zer da zuretzat garapen jasangarria?", Arantza Tapia, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako departamentuaren diputatua eta Iñaki Antigueda, EHUko katedradunaren eskutik.

Ea guztion artean Ekoliderrok zein garapen mota nahi genukeen argitzerik dugun!

OHARRA: Urtarrilak 27rako greba orokorra deitua dagoenez saio hori urtarrilak 26ra aldatuko da

 

 

 
 
    21/12/2010

GAZTE EKOLIDERRAK! AURRERA

Argitaratu dira 2011eko Gazte Ekoliderrak taldearen kide izango diren pertsonen izenak. Web gune honetan daukazue ikusgai. Oso zaila izan da aukeraketa egitea, gogo eta potentzial handiko gazteak aurkeztu dira eta. 32 gazte izango dira aurtengo Ekoliderrak.

Aurreko edizioan bezala taldekideengan bilatu ditugun ezaugarriak gaztetasuna, interesa, gogoa, ausardia eta ekiteko gogoa izan dira. Eta bigarren maila batean taldeari eskainiko liokeenaren elementu ezberdintzailea. Hala 19 disziplina ezberdin nahastuko dira, baita adin tarte zabala ere azteenak 23 urte eta zaharrenak 29 dauzkate.

Jatorriari dagokionez ere ahalik eta eremu zabalena hartu nahi izanda eta emaitza 17 herri ezberdinetako gazteak dira, gehiengoa gipuzkoarrak, baina baita 4 bizkaitar, arabar bat eta Lapurdiko neska bat ere.

Hurrengo pausoa TREBAKUNTZAREKIN HASTEA! Urtarrilaren 13an izango dugu lehen saioa eta elkarren artean ezagutzeko aukera.

Ongi etorriak guztioi!

 
 
    10/12/2010

Gazte Ekoliderrak taldea osatzear

Behin izen emateko epea gaindituta, Ekoliderrak proiektuan parte hartzeko interesa agertu duten gazteekin elkarrizketak izaten ari gara dagoeneko. Helburua, aurreko urtean bezala, talde heterogeneoa izatea da; bai formazio aldetik, bai jatorri aldetik ere. Baina batez ere gogoa eta indarra duen gazte talde bat osatzea.

Taldea gabonetarako osatua izango da eta web orri honetan abenduaren 20an jarriko dugu aukeratuen zerrenda ikusgai.

Izen eman duzuenok jakin ezagutzeko irrikitan gaudela. Laster arte! 

 
 
    20/10/2010

2011: IZEN-EMATEA ZABALIK

2011: IZEN-EMATEA ZABALIK

Gazte Ekoliderrak 2011eko partaide izan nahi al duzu? Dagoeneko zabalik da datorren urteko proiektuan izena emateko epea. Zure inguruak arduratzen bazaitu eta garapen jasangarriaren alde egin nahi baduzu, Ekolider Sarean duzu ekintzarako gune aproposena.

Webgune honetan aurkituko dituzu proiektuaren nondik norakoak; zein gai jorratuko diren, 2011eko egutegia, lehengo urteko esperientziaren memoria etab. Eta zure mundua nolakoa izango litzatekeen irudikatzen hasi nahi baduzu clikatu hemen

Ezagutu ezazu proiektua eta izena-eman ezazu webgune honetan bertan!

 
 
    9/09/2010

Aurkezpen bideo berria EFQ lehiaketarako

Kutxak Gazte Ekoliderrak aukeratu du EFQMak antolatu duen proiektu berritzaileen nazioarteko lehiaketan parte hartzeko.

Gazte Ekoliderrak izan dira oraingoan ere protagonista nagusiak proiektuaren aurkezpen bideoan.

Bideoa youtube-en: http://www.youtube.com/watch?v=HP3XgyYC1GE

Eta Kutxatube-en: http://www.youtube.com/user/kutxatube

 

 
 
    16/07/2010

TREBAKUNTZAREN AMAIERA KOMUNIKABIDEETAN

Gazte ekoliderren trebakuntzaren amaierak oihartzuna izan du komunikabidetan:

Komunikabide idatziak:

- BERRIA/ 2010eko ekainaren 5a:
Iraunkortasunerako liderrak trebatzen ditu Kutxaren Gazte Ekoliderrak Programak
http://www.ekoliderrak.net/blog/berria.pdf

- DIARIO VASCO/5 de junio de 2010
Diplomas para los participantes en el plan Gazte Ekoliderrak
http://www.ekoliderrak.net/blog/dv.pdf

- SUPLEMENTO DV/ 5 DE JUNIO DE 2010
Kutxa invierte en formación para la sostenibilidad
http://www.ekoliderrak.net/blog/dvsup.pdf

- NOTICIAS DE GIPUZKOA/ 5 de junio de 2010
Diplomas por la sostenibilidad y el liderazgo social
http://www.ekoliderrak.net/blog/ng.pdf

 

 
 
    16/07/2010

ONLINE

Online komunikabideak:

- EUSKONEWS GAZTEA 162 zbk.
Gaurko ingurumen eredu sozio-ekonomikoa ez da jasangarria
http://gaztea.euskonews.com/index_0538.html


Irratiak:

http://www.ekoliderrak.net/audios/01.mp3

http://www.ekoliderrak.net/audios/02.mp3

http://www.ekoliderrak.net/audios/03.mp3




 
 
    17/06/2010

GAZTE EKOLIDERRAK SAREAN ARI DIRA

Bukatu da Gazte Ekoliderrak egitasmoa, gazteak jasangarritasunaren eta lidergoaren inguruan formatzeko trebakuntza.
19 eta 29 urte bitarteko hogeitamar bat gazte, formazioz eta lanbidez disziplina askotakoak, martxotik elkartzen aritu da Donostiako Zabalegin jasangarritasunari eta lidergoari buruz hausnartzeko. Hilabete honen hasieran kutxak eskainitako Gazte Ekoliderrak formazioan parte hartu dutela adierazten duen diploma bat jaso zuten.
Formazioa jaso eta gero, orain asmoa da ekitea eta herri eta eskualde mailako egitasmoak lantzea elkarlanean eta sarean lan eginez.

 
 
    14/04/2010

Gazte Ekoliderrak ekiteko prest!

Gazte Ekoliderrak Ekin aldian sartuko dira. Gazteek beren herri eta eskualdeetan beraiek proposatutako jasangarritasun proiektuak landu beharko dituzte.

Hiru eta lau kideko taldeetan egingo dute eta asko jota, 10 proiektu landuko dituzte; dagoeneko ordea, 20tik gora proiektu proposatu dituzte.

Beraz, negoziazio lanetan hasi beharko dute euren artean (trebakuntzaren parte da), aurkeztutako proiektu guztien artean hamar aukeratzeko.

 
 
    5/03/2010

Gazte Ekoliderrak jasangarritasunaren inguruko liderrak trebatzeko programa hasi da

Martxoaren 4AN hasi zen Donostiako Zabalegi nekazari eskolan jasangarritasunaren inguruko liderrak trebatzeko Gazte programa Ekoliderrak, sustatutakoa Kutxak. Programaren helburua da, batetik, jasangarritasunarekin zerikusia duten gaiak jorratzea, eta bestetik, jasangarritasunaren inguruko egitasmoak lantzeko erremintak ezagutu eta erabiltzen ikastea. Trebakuntza martxotik ekainera bitarte izango da eta gaur egun jasangarritasunaren inguruan erreferenteak diren pertsonek Saioak emango dituzte.

Izena eman duten hautagai guztien artean dira lagun 32 Aukeratu. Heterogeneoa taldea izango da oso; bai formazio aldetik (Arkitektura, Enpresaritza, Biología, Zientziak ingurumen, Antropología, Zientzia politikoak, eta abar Abeltzainak); bai jatorri aldetik, Gipuzkoako herri 18 ezberdinetakoak baitira.

Guztiek dute zerbait komunean: Ingurumenarekiko eta interes jasangarritasunarekiko Berezi eta aktiboa.

 
 
    26/01/2010

Gazte Ekoliderrak 2010

Gazte Ekoliderrak proiektuak bere aurkezpen bideoa aurkeztu du! Motion graphics teknikaren bidez egindako bideo hau proiektu berri honen aperitifa besterik ez da … Zeren zain zaude? Ikus ezazu hementxe bertan edota youtuben.

 
 
Laguntzaileak Eusko Ikaskuntza Cristinaenea
 
Home | ©2012 Gazte Ekoliderrak
Facebook Flickr YouTube